Dantza eskola digitala

Aiko Dantza Eskola

Hasi dantzan!

AIKO dantza musikari eta maisuen elkarteak, euskal musika eta dantza tradizionala zabaldu eta gizarteratzeko bokazioarekin, bere dantza eskola digitalaren bitartez, gure eskura jartzen du, Euskal Herriko kultura tradizionalean ezinbestekoa den osagai bat ezagutzeko tresna ezin hobea.

Gainera, dantza maisu onenen eskutik, Aiko metodoaren bidez, dantza egiten ikasten duzu, musikaren eta mugimenduaren arteko harremana osotasun gisa ulertuz, modu progresibo, natural eta ergonomikoan. Kontua ez baita dantza-urrats batzuk buruz ikastea, dantzatzen duguna ulertzea baizik. Kontua ez da dantzak ikastea, dantzan ikastea baizik.

Zure gorputzak dantzan dakielako, gu zure dantza bidaideak izateko prest gaituzu.

Dantza nonahi

Pausoz pauso ikasi

Asteko eskolez gain, eduki osoa izango duzu eskura, zure kontura praktikatu ahal izateko.
Nahi duzun lekuan eta nahi duzunean!

Dantza motak

Aiko metodoa

Progresiboa, naturala eta ergonomikoa

Dantzan ikasiko duzu musikaren eta mugimenduaren arteko harremana osotasun gisa ulertuz, dantza maisu onenen eskutik.

Lehen aldiz, euskal dantzaren historia eta teknika ezagutzeko eta ikasteko behar den material guztia eskuragarri online.

Hasiberrientzako edo dantzari esperientziadunentzako hasiera- eta hobekuntza-maila. Guztiontzat egokia!

Klaseak zure eskura egongo dira grabatuta, komeni zaizunean haietaz gozatzeko aukera izan dezazun.

eta askoz gehiago!

Dantza egin edonon!

Klaseak jarraitu edozein gailutik.

Aiko Eskola dantza digitaleko eskolarekin bat egin eta 0tik 100era dantzaren sekretu guztiak ikasi.

Aikoeskola Online

160
00 urtea
30 eguneko proba dohainik.
30 egunetan pozik ez bazaude, dirua bueltatzen dizugu.
  • Gozatu ikasten
  • Pausoz pauso
  • Astero klaseak zuzenean
  • Klase guztiak eskuragarri
Scroll to Top