
Dantza eskola digitala

Ikastaroak Online
Aiko Dantza Eskola
Aiko Taldea, musikari eta dantza maisuen kultur elkarteak, euskal musika eta dantza tradizionala zabaldu eta gizarteratzeko bokazioarekin, euskal tradizioan ezinbestekoa den osagai bat ezagutzeko tresna ezin hobea dakarte: Aikoeskola digitala.
Gainera, gaiari buruzko ikerketa sustatzen esperientzia luzea izanik, osagai pedagogiko argia duen metodo bat da, eskutik doazen mugimenduari eta soinuari historia jartzea helburu duena. Kontua ez baita dantza-urrats batzuk buruz ikastea, dantzatzen dena ulertzea baizik.
Zure gorputzak dantzan dakielako, gu zurekin goaz bidean.
Dantza nonahi
- Klaseak edozein gailuan jarrai ditzakezu.
- Astero klase berri bat zuzenean.
- Ikasi euskal dantzak pausoz pauso zure erritmora.
- Edozein unetan klase guztiak eskuragarri.

Pausoz pauso ikasi
Asteko eskolez gain, eduki osoa izango duzu eskura, zure kontura praktikatu ahal izateko.
Nahi duzun lekuan eta nahi duzunean!
Dantza motak
Jota / Fandango
Arinarin / Purrosalda
Vals
Mazurka
Pasodoble
Tango
Jauziak
Ranchera
Habanera
Mutildantzak
Chotis
Zortzikoak
Bolero
Polka
Aiko metodoa
Progresiboa, naturala eta ergonomikoa
Dantzan ikasiko duzu musikaren eta mugimenduaren arteko harremana osotasun gisa ulertuz, dantza maisu onenen eskutik.
Lehen aldiz, euskal dantzaren historia eta teknika ezagutzeko eta ikasteko behar den material guztia eskuragarri online.
Hasiberrientzako edo dantzari esperientziadunentzako hasiera- eta hobekuntza-maila. Guztiontzat egokia!
Klaseak zure eskura egongo dira grabatuta, komeni zaizunean haietaz gozatzeko aukera izan dezazun.

eta askoz gehiago!
- Zalantzak galdetu.
- Dantza maisuak.
- Komunitatean parte hartu.
- Masterclass bereziak.
- Ekitaldiak.
- Sorpresak!
Hasi orain!
Ikastaro guztiak zure esku!
Bat egin Aiko Eskola dantza eskola digitalarekin eta ikas itzazu 0tik 100era dantzaren sekretu guztiak.
Hilero
-
Pausoz Pauso
-
Astero klaseak zuzenean
-
Klase guztiak eskuragarri
Urtero
-
Pausoz Pauso
-
Astero klaseak zuzenean
-
Klase guztiak eskuragarri