Pasodoblea
Pasodoblea izan da dantzan hasteko erritmoa, oin biak txandatuz, aurrera eta atzera egiteko dantza, plazari buelta emanez bikotearekin edo inguru berean dantzan eginez musikaz gozatzeko. Erreza denez, aukerak ematen ditu inprobisatzeko eta zergatik ez, bikotearekin ere solazteko. (Don Martin 01 / Don Martin 03)
Labur labur luze
Kontrapasa deitzen dugun konbinazioa, puntu labur bi eta bat luzea markatuz, hainbat dantzetan erabiliko dugu, adibidez, polkan, arin arinean edo txotisean. (01 Bakarka Kortxeak / Porrua B01 / 01 Galtxetaburu)
Luze labur labur
Puntu luzea aurrean jarrita eta labur biak ondoren, ateratzen zaigun egitura hainbat kontradantzatan eta erabiltzen dugu, baina batez ere, ezaguna den boleroan eta jauzietan egiten dugun zote/jauzi eta doblaren oinarria ere bada. (Bolero La Golondrina / 09 Zote)
Ariketa
Honako ariketan, Nat King Colek abesten duen Cachito doinuaren inguruan antolatua, egitura biak konbinatzen ditugu, “Txotis”(labur-labur-luze) eta “Bolero” (luze-labur-labur) egituak txandatuz. (Bolero Txotis Ariketa)
Balsa
Balsa dantzatzerakoan, hiru puntuak iraupen berdina dute, ez luzeago ez laburrago. Hemen adibideak, bikotearekin plazari buelta emanez, oinarria astiro eta oinarria biziago. (Minue 10 / Minue 01 / Ane’s 01)
1 thought on “1. Oinarrizkoa | Lehenengo klasea”
Maisulana iruditu zitzaidan saio hau. Hobeak ere etorriko diren itxaropenarekin, aupa, maisu!